Páginas

miércoles, 14 de marzo de 2012

HEZKUNTZA, KULTURA, GIZARTERATZEA


HEZKUNTZA:  Lehenik eta behin prozesu bat dela esango nuke, bizitza osoan zehar ematen dena eta garrantzi gehiena gaztarora iritsi arte ematen zaiona. Prozesu honetan ezagutzak, balioak, ohiturak eta jokabideak transmititzea da helbururik garrantzitsuena; baina baita, nire ikuspuntutik, haurrei aurreko belaunaldien ezagutzak, jokaera arauak, haien izateko, pentsatzeko eta mundua ikusteko era transmititzen zaie ere, beste berri batzuk sortzeko helburuarekin.

Hezkuntza ez da bakarrik hitzen bidez ematen; izan ere, gure ekintzetan, sentimenduetan eta jarreretan presente dago beti. Hori dela eta, klasean edo eskolan bakarrik ez dela ematen ulertzen dugu eta kurtso hasieran ikusi genuen bezala eskola formala, ez formala eta informalarekin topatzen gara.

KULTURA: Kultura definitzerako orduan, bi hitz klabe azpimarratu behar ditugula uste dut; gizartea eta garaia. Izan ere, bi hauen arabera kultura aldatuz doa. Ohiturek, balioek, jokabideek, bizitzeko erak, garapen  zientifiko eta artistikoek, erlijioak, … eta beste zenbait gauzek kultura bat definitzen dute.

GIZARTERATZEA: Hezkuntza bezala, gizarteratzea prozesu bat da. Honen bidez, gizabanakoek haien gizarte eta kulturaren arauak eta balioak ikasten eta barneratzen dituzte. Ikaste honi esker,  interakzio sozial egokia izateko behar dituzten gaitasun guztiak barneratu ditzakete.

Gizarteratzea definitzeko orduan, bi gizarteratze mota aurkitzen ditugu. Batetik lehenengo gizarteratzea daukagu, honetan haurrak bere lehenengo gaitasun intelektualak eskuratzen ditu. Bestetik, bigarren gizarteratzea, eskolan ematen dena.


No hay comentarios:

Publicar un comentario