Lehenengo lan modularra egin genuenean honetaz ohartu ginen eta egin baino lehen ez nuenez inoiz pentsatu erlaziorik zegoela haien artean, honi buruz hitz egitea gustatuko litzaidake.
Eskola porrota maila sozioekonomikoarekin erlazionatuta dagoela errealitate bat da. Maila altuko edo ertaineko familietako haurrek arrakasta handiagoa dute ikasketetan baxukoak baino. Izan ere, etxean liburuak, internet
konexioa, egunkariak… dauzkatelako edota umeak museora edo zinemara eramaten
dituztelako. Hau da, dirua beharrezkoa da aktibitate hauek egiteko. Haur
hauek eskolako kulturarekin harreman
handiagoa daukate eta, beraz, eskolan errazago aritzen dira.