Páginas

domingo, 6 de mayo de 2012

Eskola porrota eta maila sozioekonomikoa, ba al dute hauek erlaziorik?

Lehenengo lan modularra egin genuenean honetaz ohartu ginen eta egin baino lehen ez nuenez inoiz pentsatu erlaziorik zegoela haien artean, honi buruz hitz egitea gustatuko litzaidake.

Eskola porrota maila sozioekonomikoarekin erlazionatuta dagoela errealitate bat da. Maila altuko edo ertaineko familietako haurrek arrakasta handiagoa dute ikasketetan baxukoak baino. Izan ere, etxean liburuak, internet konexioa, egunkariak… dauzkatelako edota umeak museora edo zinemara eramaten dituztelako. Hau da, dirua beharrezkoa da aktibitate hauek egiteko. Haur hauek  eskolako kulturarekin harreman handiagoa daukate eta, beraz, eskolan errazago aritzen dira.

Neutrala / objektiboa

Irakasleen jarrerari buruz hitz egiterakoan bi hitz hauek agertzen dira beti. Baina, zer esan nahi dute benetan?

Irakasle neutrala izatea, klasean iritzirik ez ematea suposatzen du; izan ere, bere helburua ez litzateke bere ikasleengan influentzia izatea. Hori dela eta, irakasle neutral batek ez luke inoiz klaseko eztabaida batean parte hartuko.


Irakasle objektibo batek, eztabaidetan parte hartuko luke, baina bere pentsatzeko era, aurreiritziak eta sentimenduak alde batera utziz. Zerbaiti buruz hitz egiterakoan ikuspegi guztiak azalduko lituzke.



Bi kontzeptu desberdin hauek kontuan izanik, hezkuntza neutral bat izan dezakegu?

miércoles, 14 de marzo de 2012

HEZKUNTZAREN HAZKUNTZA

Errealitate bat da azkeneko urteetan hezkuntzak izugarrizko aldaketak jasan dituela; izan ere, gure aitona-amonekin edo gurasoekin hitz egiterakoan eskola leku aspergarria bezala ulertzen zutela, non zigor fisikoak  eguneroko gauza ziren, ikusi dezakegu. 

Gaur egun aldiz, egoera asko aldatu egin da. Umeak klaseko parte-hartzaile aktiboa bezala jokatzen du eta honen sentimenduak eta interesak garrantzia dute.

Baina, nahiz eta hezkuntzak aurrerantz pauso handia eman asko daukagu aldatzeko oraindik; esaterako, teorian eta graduan ikasten dugun guztia praktikara eramanez, eta hau etorkizuneko hezitzaileon eskuetan daukagu.

HEZKUNTZA, KULTURA, GIZARTERATZEA


HEZKUNTZA:  Lehenik eta behin prozesu bat dela esango nuke, bizitza osoan zehar ematen dena eta garrantzi gehiena gaztarora iritsi arte ematen zaiona. Prozesu honetan ezagutzak, balioak, ohiturak eta jokabideak transmititzea da helbururik garrantzitsuena; baina baita, nire ikuspuntutik, haurrei aurreko belaunaldien ezagutzak, jokaera arauak, haien izateko, pentsatzeko eta mundua ikusteko era transmititzen zaie ere, beste berri batzuk sortzeko helburuarekin.

Hezkuntza ez da bakarrik hitzen bidez ematen; izan ere, gure ekintzetan, sentimenduetan eta jarreretan presente dago beti. Hori dela eta, klasean edo eskolan bakarrik ez dela ematen ulertzen dugu eta kurtso hasieran ikusi genuen bezala eskola formala, ez formala eta informalarekin topatzen gara.

KULTURA: Kultura definitzerako orduan, bi hitz klabe azpimarratu behar ditugula uste dut; gizartea eta garaia. Izan ere, bi hauen arabera kultura aldatuz doa. Ohiturek, balioek, jokabideek, bizitzeko erak, garapen  zientifiko eta artistikoek, erlijioak, … eta beste zenbait gauzek kultura bat definitzen dute.

GIZARTERATZEA: Hezkuntza bezala, gizarteratzea prozesu bat da. Honen bidez, gizabanakoek haien gizarte eta kulturaren arauak eta balioak ikasten eta barneratzen dituzte. Ikaste honi esker,  interakzio sozial egokia izateko behar dituzten gaitasun guztiak barneratu ditzakete.

Gizarteratzea definitzeko orduan, bi gizarteratze mota aurkitzen ditugu. Batetik lehenengo gizarteratzea daukagu, honetan haurrak bere lehenengo gaitasun intelektualak eskuratzen ditu. Bestetik, bigarren gizarteratzea, eskolan ematen dena.


miércoles, 29 de febrero de 2012

Hezkuntza formala edo ez-formala?


Hasteko galdera zaila dela esango nuke; izan ere, inoiz ez dut hezkuntza ez formalean lan egitari buruz pentsatu ere egin. Txikitan irakasle izatea zen nire ilusiorik handiena eta baita gaur egun ere, baina askotan egoerak egun batean izan zenituen asmoak edo ideiak aldatzea behartzen zaitu; hori dela eta, ez dut ezer alde batera uzten.

"Ayudarles a elegir lo que les gusta y no tanto lo que está fuera de ellos"