Kurtsoa hazi zenetik ez zitzaidan batere gustatu
blog bat izateko ideia eta, egia esan, paper-zorroa idaztearen kontua
gutxiago... Blogean idazten hasi nintzela "beldur" hori desagertzen
hasi zen, baina ikusi den bezala paper-zorroarekin ez zait berdina gertatu.
Baina bada garaia idazten hasteko eta beranduegi ausartu naizela aitortu behar
dut.
Kurtsoan zehar word batean klase bakoitzak zer
pentsarazten zidan idazten joan naiz eta paper-zorro honetan ideia bakoitza
komentatzeko asmoa daukat.
Lehen esan bezala, hasiera batean blogaren ideia
ez zitzaidan asko gustatzen eta didaktikari buruz ezer ez jakiteak sentsazio
hau areagotzen zuen. Baina, asteak pasa ahala, klasean jorratzen genituen gaiak
ezagutzen, ulertzen eta interesgarriak iruditzen zitzaidala gusturago hartu
nuen bloga izatearen ideia eta hona hemen klasean izan ditugun eztabaidak
pentsarazi didatena.
Hezkuntza formala eta ez-formalari buruz hitz
egiten dugun lehen aldia ez da didaktikako klasean izan. Estik, Hezkuntzaren
teoria eta historiaren irakasleak, garrantzi handia eman zion gai honi eta egia
esan, unibertsitatera iritzi baino lehen, hezkuntza hitza entzuterakoan
eskoletan pentsatzen nuen bakarrik, eta are gehiago hezkuntzan lan egiteari
buruz pentsatzerakoan.
Orain desberdina da, hezkuntza ez-formala dagoela
eta honetan lan egiteko posibilitatea daukadala ulertzen dut. Baina ez da
guztia hor amaitzen, izan ere, formarik gabeko hezkuntza existitzen dela
dakidala, hezkuntzan irakasleek ez direla bakarrak uste dut. Haurrek etxean,
jolasten dutenean, telebista ikusten dutenean eta beste edozein gauza egiten,
ikusten edo entzuten dutenean hezten ari dira; hau da, gauza guztiek
influentzia handia daukate haien heziketa prozesuan eta kontuan hartu behar
dugun zerbait dela uste dut.
Benetan harritzen nauela lehenago
honetaz ez konturatzeak!!!
Klasean irakasle neutral eta objektiboei buruz
hitz egin ondoren, objektibotasuna klasean lortzea uste nuen baino zailagoa
dela konturatu naiz. Nahiz eta horrela izan, nire ikuspuntutik, hau lortzea
ezinbestekoa da hezitzaile batentzat. Izan ere, hezitzaileek haurren pentsaera
eta ideiak baldintzatu ditzakete eta edozein pertsonak bizitzen eta
esperimentatzen duen arabera bere pentsaera garatzeko aukera izan beharko luke.
Honen ondorioz heziketa objektiboaren alde nagoela esango nuke.
Baina errealitatea zeharo desberdina da, gaur
egun hezkuntza ez da batere objektiboa. Ikasleei eskaintzen zaien hezkuntza eskolen
pentsaerek baldintzatzen eta limitatzen dute. Zenbait ikasgaien eta ideien "inposaketa",
ikasleen pentsaera manipulatu dezakete; izan ere, lehen esan bezala, hauek, eskolan irakasten dieten arabera hezitzen dira.
Ikasgai honen
lehenengo atalean jorratu genituen gaiekin bukatzeko hezkuntzak historian zehar
jasan dituen aldaketei buruz hitz egitea gustatuko litzaidake. Izan ere, XX.
mendeko hezkuntzari buruz galdetzen zidatenean, dudarik gabe klase aspergarri
eta astunetan pentsatzen nuen, zigorrez beteriko klaseetan. Baina diktadura
baino lehen, hau da, bigarren errepublikan, gauza zeharo desberdinak zirela
jakiterakoan benetan harritu nintzela. Izan ere, hainbat arlotan, gaur egungo
hezkuntza baino askoz aurreratuak zeudela jakiteak, ezinezkoa iruditzen zait.
Hori dela eta, nire galdera honako hau da: Zergatik ez dugu atzeraka begirada bat ematen eta
estatuaren historian egon den hezkuntza sistema, nire ustez, hoberenaz dakigun
guztiaz bailatzen?
Atal honekin bukatuz, programazio didaktikoari
eta unitate didaktikoari hitz egiteko momentua iritzi da. Egia esan, irakasgaiaren
lehengo atala askoz gehiago gustatu zitzaidan. Klasean hezkuntzari buruzko
eztabaidak izateak eta gogoetak egiteak oso interesgarria iruditu zait eta.
Baina bigarren atal hau, oso astuna iruditu zaidala esateko beharra daukat.
Agian lana gehiegizkoa izan delako eta debora gutxi izan dugulako, baina ez
zait oso interesgarria iruditu. Hala ere, irakasle izango garela, ezinbestekoa
izango dugula programazio eta unitate didaktiko bat egitea ulertzen dut; hori
dela eta, ez dut uste soberan dagoenik, baina denbora gehiago dedikatu behar
zaiela esango nuke.
Kaixo Bego, ea animtzen zaren zerbait idaztera hemen! Jarraipena egitea gustatuko litzaidake. Irakurri besteen blogak eta ea zer okurritzen zaizun! Animo!!
ResponderEliminar